Athletic Club
Akordio bukatuko du
Juventusek Llorenterekin negoziaketak hasiko dituela jakinarazi du
Erredakzioa
Athleticek Italiako taldeak bidalitako komunikatua jaso du, eta Juventus eta Errioxako aurrelaria negoziatzen hasi daitezke.
Juventus Italiako taldeak Fernando Llorenterekin negoziaketak hasiko dituela jakinarazi dio Athletici. Errioxako aurrelariak 2013ko ekainaren 30ean Bilboko klubarekin akordioa bukatuko du, eta zurrumurruek adierazten zuten bezala, Juventus izango da bere hurrengo taldea.
"Juventus Football Club-ek Athletic Clubi jakinarazi dio 2013ko urtarrilaren 3an, Fernando Llorentek 2013ko ekainaren 30ean gure klubarekin kontratua amaituko duela jakitun, arestian aipaturiko jokalariarekin negoziaketak hasiko dituela bere klubean izateko", adierazi du talde zuri-gorriak bere webgunean.
Fernando Llorentek prentsaurrekoan argi eta garbi utzi zuen denboraldia bukatu ostean Athletic uztiko duela, eta Turineko taldean jokatuko dirudi, zuri-beltzek aurrelari bat bai ala bai fitxatu behar baitute.
Juventusek, antza denez, Errioxako aurrelaria urtarrilean fitxatzeko asmoa ere badu, ‘Tuttosport’ egunkariak azaldu duenez, eta udan Athletici, ustez, eskaintza egin zion. Hala ere, Josu Urrutia presidenteak aurrelaria ez dagoela salgai behin eta berriro errepikatu du, eta denboraldi bukaeran, Llorente musu-truk joango da Turinera.