Athletic Club
Neguko fitxaketak
Juventusek urtarrilean fitxatu nahi du Llorente
Erredakzioa
Turineko taldeak aurreralari bat bai ala bai fitxatu beharko du, eta Athletici lau milioi euro inguruko eskaintza egin liezaioke.
-
Fernando Llorente. Argazkia: EFE
Juventusek aurrelari bat fitxatzeko asmoarekin jarraitzen du, eta Fernando Llorente errioxarra zerrendako aurrena da, ‘Tuttosport’ Italiako egunkariak azaldu duenez. Turineko taldeak, ustez, lau milioi euro inguruko eskaintza egin liezaioke Athletici.
Giuseppe Marotta Juventuseko kirol zuzendariak neguko merkatuko fitxaketak bukatutzat eman zituen Peluso aurrelariarekin akordio sinatu ondoren, baina Asamoahk Afrikako Kopa jokatuko du Ghanarekin, eta zuri-beltzek beste aurrelari bat bai ala bai fitxatu beharko dute.
Hala ere, Josu Urrutia Athleticeko presidenteak eskainitako prentsaurrekoetan argi eta garbi utzi du ez dutela Fernando Llorente saltzeko asmorik, eta Bilboko klubak ildo beretik jarrituko duela dirudi.