Athletic Club
Etorkizuna
Llorente beste klubekin negoziatzen hasteko libre da dagoeneko
Erredakzioa
Errioxarraren etorkizuna Bilbotik eta Athleticetik urrun dago. Egun Italiako Juventus da Llorente fitxatzeko aukera gehien dituen taldea.
-
Fernado Llorente (ezkerra) eta Aritz Aduriz. Argazkia: EFE
Fernando Llorente Athleticeko jokalaria beste klubekin negoziatzen hasteko libre da dagoeneko. Errioxarraren etorkizuna Bilbotik eta Athleticetik urrun dago, berak hainbatetan esan duenez.
Kontratua bukatu baino sei hilabete lehenago negoziatzeko aukera ematen du araudiak. Llorenterena 2013ko ekainaren 30ean bukatzen da.
Zeresan handia eman du jokalariaren etorkizunak, baina egun Italiako Juventus da Rincon de Sotokoa fitxatzeko aukera gehien dituen taldea.