Athletic Club
1-1
Eibarrek Errege Kopatik at utzi du Athletic
Erredakzioa
Bana (1-1) berdindute dute zuri-gorriek eta armaginek Katedralean. 0-0 berdindu zuten joaneko partidan, eta Eibar sailkatu da final-zortzirenetara. Arruabarrena eta Aduriz izan dira golegileak.
Eibarrek Errege Kopatik at utzi du Athletic San Mamesen 1-1 berdinduta, eta final-zortzirenetarako txartela lortu dute armaginek. Joaneko partidan 0-0 berdindu zuten Ipuruan, eta etxetik kanpora gol bat sartzeagatik lortu du sailkapena Eibarrek.
Lehen zatia kaskarra izan zen, eta bi taldeek ez zuten ikuskizun ona eskaini. Eibar presioa aurrean eginez hasi zen, baina minutuak pasa ahala, taldea lerroak atzeratzen hasi zen. Athletic izan zen baloiaren jabe lehen zatian zehar, eta Eibarrek atzean itxaroten zuen kontraersaora ateratzeko zain.
Abagune gutxi izan ziren lehen zatian. Athleticek bi abagune sortu zituen lehen 45 minutuetan. 27. minutuan Llorentek egindako errematea gutxigatik kanpora joan zen, eta azken minutuetan Ibaik egin zuen jaurtiketa Eibarreko defentsak desbideratu zuen. Armaginek ez zuten gaizki jokatu, baina ez zuten behin ere Raulek defendatzen duen atera errematatu. Hegaletik egindako erdiraketen eta kornerren bitartez saiatu zen Eibar arriskua sartzen, baina ez zuen Athleticen atera behin ere jaurti. Horrenbestez, golik gabe bukatu zen lehen zatia (0-0).
Bigarren zatia hobea izan da. Athletic izan da jaun eta jabe bigarren zatian zehar, baina gol sartzea kosta zaie zuri-gorriei. Adurizek, Muniainek eta Ander Herrerak abagune onak izan dituzte bigarren zatian, baina ez dute Iruretaren ate aurrean asmatu.
Eibar atzean sartuta zegoen, abagune bakarra sortu du bigarren zatian, eta markagailuan aurrea hartzekotan egon da, baina Arroyo ez da errematera iritsi. 71. minutuan epaileak penalti eztabaidagarria adierazi du Eibarren alde. Arruabarrenak jaurti du penaltia, eta 0-1ekoa ezarri du markagailuan.
Gola hartuta, Athleticek erasokor jarraitu du. Eibar baino gehiago izan da talde zuri-gorria, baina ez zuen aurkariaren atea zulatzeko modurik aurkitzen. 88. minutuan Aritz Adurizek sartu du berdinketaren gola Ibaik aterako falta bat sare barrura bidalita (1-1). Azken minutuetan, kanporaketa gainditzeko behar zuen golaren bila ibili da Athletic, baina talde zuri-gorriari ez dio bigarren gola sartzeko denbora eman. Azkenean, banako (1-1) emaoutzarekin bukatu da partida, eta Eibar izango da Malagaren aurkaria final-zortzirenetan.
Fitxa teknikoa:
1 - Athletic: Raul; Ramalho (Susaeta, 46. min), Ekiza, Amorebieta (Iturraspe, 73. min), Aurtenetxe; San Jose, De Marcos, Herrera; Ibai Gomez, Llorente (Llorente, 46. min) eta Muniain.
1 - Eibar: Xabi Irureta; Boveda, Añibarro, Raul Navas, Bingen; Errasti, Dani Garcia (Aimar, 90. min); Abaroa, Arruabarrena, Ruben Arroyo (Capa, 87. min); eta Mainz (Diego Jimenez, 80. min).
Golak: 0-1, 71. min: Arruabarena, penaltiz. 1-1, 88. min: Aduriz.
Epailea: Velasco Carballo.