Alaves
Lagapena
Pau Cabanesek Alavesen erasoa indartuko du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
19 urteko jokalaria Vila-realen beheko mailetan hezi da, eta bertan egin du bere ibilbidea lehen taldearekin debuta egin arte, Marcelino Garcia Toralen aginduetara.
-
Pau Cabanes. Argazkia: @Alaves
Alavesek eta Vila-realek akordioa lortu dute Pau Cabanes denboraldiaren amaierara arte lagata uzteko, Arabako taldearen erasoa indartzeko.
19 urteko jokalaria Vila-realen beheko mailetan hezi da, eta bertan egin du bere ibilbidea lehen taldearekin debuta egin arte, Marcelino Garcia Toralen aginduetara.
Aurrelari trebea da, indartsua, eta erabakigarria aurkariaren arean. 10 partida jokatu ditu jada maila gorenean, eta gol bat egin eta asistentzia bat eman du.
Errege Kopan ere hartu du parte, eta bi partidatan gol bat sartu du.