Alaves
Jokalari berria
Facundo Garces Alavesekin entrenatzen hasi da, eta talde babazorroaren atzealdea indartuko du
EITB MEDIA
Erdiko atzelari argentinarrak ostegunean egin du lan saioa, aurrenekoz, taldekide berriekin; izan ere, abenduaren 31n amaitu zen Club Atletico Colon taldearekin lotzen zuen kontratua. Alavesek udaran iragarri zuen Garcesen fitxaketa, eta 2028ra arte arituko da Gasteizen.
-
Facundo Garces, entrenamenduan. Argazkia: Alaves.
Facundo Garces erdiko atzelaria Alavesekin entrenatzen hasi da, ostegunean, eta, hala, Chacho Coudetek zuzentzen duen taldearen atzealdea indartuko du, Gabonetako etenaldia bukatuta. Garces aurrenekoz aritu da taldekide berriekin; izan ere, abenduaren 31n amaitu zen Club Atletico Colon taldearekin lotzen zuen kontratua. Alavesek udaran iragarri zuen Garcesen fitxaketa, eta 2028ra arte arituko da Gasteizen.
Garcesek 25 urte dauzka, eta 129 partida ofizial jokatu ditu orain arte ibili den taldean, Ligako, Kopako eta Libertadores Kopako neurketak kontuan izanik.
Aurreikuspena da jokalari berriak sendotasuna atzean, altuera eta, baloia ateratzean, kontrola, ematea Alavesi.