Alaves
LESIOA
Sivera bi hilabetez egongo da bajan, eskuan zuen lesioagatik ebakuntza egin ondoren
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Atezain babazorroak joan zen igandean hartu zuen min Valentziaren aurkako partidan, Hugo Durorekin izandako tupusteko baten ondorioz.
-
Antonio Sivera: Artxiboko argazkia (Europa Press)
Antonio Sivera Alaveseko atezaina bi hilabete egongo da jokatu ezinik, ostiral honetan, Valentzian, bere ezker eskuko hatz erakuslean egin dioten ebakuntza eta gero.
Ebakuntza egin dion mediku taldearen arabera, atezainak sei eta zortzi aste arteko baja-aldiari egin beharko dio aurre.
Alaveseko atezain titularrak joan zen igandean hartu zuen min, Alavesek eta Valentziak Mestallan jokatu zuten neurketan, Hugo Duro aurrelariarekin tupust egin ondoren. Hala, Siverak zelaia utzi behar izan zuen hatza hautsita zuela, eta Jesus Owonok ordezkatu behar izan zuen.