Itxi

Alaves

OSASUN TXOSTENA

Ebakuntza egingo diote Siverari, eskuko haustura osatzeko

EITB MEDIA

Alaveseko atezaina iragan igandean lesionatu zern, Valentziaren aurka jokatutako neurketan.

  • Antonio Sivera, Alaveseko atezaina. Argazkia: Europa Press

    Antonio Sivera, Alaveseko atezaina. Argazkia: Europa Press

Antonio Sivera Alaveseko atezainari ebakuntza egin beharko diote, bigarren metakarpoaren oinarrian duen haustura dela eta, Gasteizko klubak ohar batean jakinarazi duenez.

Talde babazorroaren atezainak joan zen igandean hartu zuen, Alavesek eta Valentziak Mestallan jokatu zuten partidan. Igandean bertan egin zizkiotek lehenengo proben arabera, Javeako (Valentzia) jokalariak haustura zuen eskuan, eta, orain, klubeko medikoek gomendatu dute ebakuntza egitea jokalariari.

Aipatu ebakuntza datorren ostiralean, abenduaren 27an, izango da, Valentzian bertan, eta Vicente Carratalá medikuak egingo du. Behin hura eginda, zehatzago jakin ahal izango da zein den osatzeko jokalariak beharko duen denbora.