Itxi

Alaves

Fitxaketa

Santiago Mouriño, Alaveseko jokalari berria, 2029ra arte

EITB MEDIA

Erdiko atzelari uruguaiarra, 22 urtekoa bera, Atletico Madriletik iritsi da Gasteizko klubera. 2023-24 denboraldian, Zaragozan aritu zen, Hypermotion Ligan, Madrilgo taldeak utzita.

  • Santiago Mouriño 2029ko ekainera arte arituko da Alavesen. Argazkia: Alaves.

    Santiago Mouriño 2029ko ekainera arte arituko da Alavesen. Argazkia: Alaves.

Alavesek Santiago Mouriño erdiko atzelaria fitxatu du, 2028-29 denboraldiaren amaierara arte, asteartean Gasteizko klubak iragarri duenez. Erdiko atzelari uruguaiarra, 22 urtekoa bera, Atletico Madriletik iritsi da Alavesera; 2023-24 denboraldian, Zaragozan aritu zen, Hypermotion Ligan, Madrilgo taldeak utzita.

Alavesek bere web orrian nabarmendu du "1,86ko garaiera duen erdiko atzelari bikain bat" eskuratu duela. Atzelariaren helburua, hortaz, izango da"EA Sports Ligan debuta egin, eta maila gorenean lehiatzea".

Jokalariak, Atletico Madrilek eta euskal taldeak sinatutako akordioak jasota du eta, horrenbestez, Mouriño 2029ko ekainera arte arituko da Alavesen, gutxienez.