Itxi

Alaves

EA Sports Liga

Alavesek eta Betisek puntuak banatu dituzte Mendizorrotzan (0-0)

I. G. | EITB MEDIA

Partida oso parekatua izan da eta bi taldeek nagusitasun uneak izan dituzte, baina babazorroen punteria faltak eta Sivera bikain batek markagailua hutsean utzi dute.

  • Carlos Vicente Betisen aurkako partidan. Argazkia: EFE

    Carlos Vicente Betisen aurkako partidan. Argazkia: EFE

Alavesek golik gabe berdindu du Betisen aurka, igande honetan Mendizorrotzan jokatu duen EA Sports Ligako bigarren jardunaldiko partidan. Norgehiagok oso parekatua izan da eta bi taldeek nagusitasun uneak izan dituzte, baina babazorroen punteria faltak eta Sivera bikain batek markagailua hutsean utzi dute.

Gloriosoen hasierako minutuak onak izan dira, eta hegaletatik hainbat hurbilketa arriskutsu egin dituzte. Hala ere, lehen aukera argia talde bisitariaren eskutik etorri da: Juanmik baloia gora bidali duenean harmailak gola ospatu eta guzti egin du.

Carlos Vicentek baloia jaso du ezker hegaletik gola sartu nahian, baina jokaldia baliogabetu dute, jokoz kanpo zegoelako. Handik 20 minutura, Racing Ferroleko jokalari ohiak beste aukera bat izan du hegaletik egindako jokaldi baten ostean, baina jaurtiketa oso desbideratuta egin du.

Lehen zatia oso parekatua izan da, eta ezer gutxi gehiago nabarmendu da. Betisek ere arriskua sortu du, baina ez da Siveraren atera iritsi.

Conechny izan da atea bilatzen lehena bigarren zatian, baina bere jaurtiketa gora joan da. Tenagliak babazorroak gailenduarazi zitzakeen pase sakon bat jaso eta atezainaren aurrean bakarrik geratu ondoren, baina Llorente garaiz iritsi da baloia lapurtu eta jaurtiketa saihestu egin du.

Sevillako taldearen aldetik, Abde aurrez aurre jarri da Siveraren aurrean, eta honek ondo estali du zuloa gola saihesteko. Alaveseko atezainak berriro jardun behar izan du Fekirren aurrean, oin salbatzaile bat aterata beste gol aukera bat saihesteko.

Chimy Avilaren eta Fekirren arteko konbinazio onak Mendizorrotza isilarazi du, bigarrenaren jaurtiketak zutoina ukitu duenean.

Hurrengo jokaldian, Sedlarrek txartel gorria jaso du, Chimyri falta egiteagatik.

Chimy Avilak arriskua sortu du bigarrenez, jaurtiketa indartsu batekin, baina, beste behin, Siverak bere taldea salbatu du geldiketa bikaina eginez.

Fitxa teknikoa:

0 - Alaves: Sivera; Tenaglia, Sedlar, Abqar, Manu Sanchez; Blanco, Guevara (Protesoni, 77. min); Conechny (Romero, 61. min), Stoichkov (Carlos Martin, 61. min), Carlos Vicente (Diarra, 88. min); eta Kike (Guridi, 77. min).

0 - Betis: Rui Silva; Sabaly, Bartra, Llorente, Ricardo (Perraud, 46. min); Marc Roca, William Carvalho, Fekir, Fornals (Rodri, 76. min), Juanmi (Abde, 63. min) eta Aitor Ruibal (Chimy Avila, 63. min).

Epailea: Busquets Ferrer. Sedlar kanporatu du txartel gorriarekin (87. min). Txartel horia atera die Sedlar, Juanmi, Perraud, Roca eta Chimy jokalariei.