Itxi

Alaves

EA Sports Liga

Panichellik Mirandesen jokatuko du, Alavesek utzita

EITB Media

Joaquin Panichellik, utzita, Hypermotion Ligako Burgosko taldean jokatuko du 2024-2025 denboraldia.

  • Joaquin Panichelli

    Joaquin Panichelli. Argazkia: EITB Media

Joaquin Panichellik Mirandesen jokatuko du 2024-2025 denboraldia, Alavesek utzita. Ondorioz, 22 urteko argentinarra Hypermotion Ligan (Bigarren Maila) lehiatuko da hasiberri den sasoian.

Panichelli 2023ko urtarrilean iritsi zen Alavesera, River Plateko bigarren taldetik. Aurrelariak bigarren taldea eta lehen taldea uztartu zituen. Bigarren taldearekin bi gol sartu zituen zazpi partidatan; lehen taldearekin, aldiz, lau partida jokatu zituen eta EA Sports Ligara (Lehen Maila) igotzea lortu zuen Ciutat de Valencian. Une berezi horren ostean, lesionatu egin zen, eta jokatu gabe egon zen, 2024ko otsailera arte.

Lesioa gaindituta, Alavesen lehen taldearen dinamikara itzuli zen, eta debuta egin zuen maila gorenean Bartzelonaren aurka, Mendizorrotzan. Gero, zortzi partida gehiago jokatu zituen EA Sports Ligan, Arabako taldearekin.