Itxi

Alaves

FITXAKETA

Alavesek Facundo Garces fitxatu du, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera

AGENTZIAK | EITB Media

Club Atletico Colon Argentinako taldean ari den erdiko atzelariak 2028ko ekainera arte sinatu du.

  • Alavesek Facundo Garces argentinarra fitxatu du.

    Alavesek Facundo Garces argentinarra fitxatu du. ARGAZKIA:@Alaves

Alavesek Club Atletico Colon Argentinako taldean ari den Facundo Garces erdiko atzelaria fitxatu du 2028ko ekainera arte, talde babazorroak larunbat honetan jakitera eman duenez. Futbolari argentinarra 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera jarriko da Luis Garcia Plazaren aginduetara, hain zuzen ere, egungo klubarekin duen kontratua amaitzen denean.

24 urteko jokalariak (Santa Fe de la Vera Cruz, 1999) 129 partida jokatu ditu orain arte Argentinako taldearekin, Ligan, Kopan eta Libertadores Kopan jokatutakoak zenbatuta.