Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Alaves

Denboraldiaurrea

Alavesek galdu egin du Herculesen aurka Alacanten (1-0)

EITB MEDIA

Talde babazorroak denboraldiaurreko lehen porrota jaso du RFEF Lehen Mailara igo berri den Herculesen aurka (1-0), Rico Perez futbol-zelaian jokatu duten Alacant Hiria Sarian.

  • Alavesek porrota jaso du Herculesen aurka Alacanten (1-0) Argazkia: EITB Media

    Alavesek porrota jaso du Herculesen aurka Alacanten (1-0) Argazkia: EITB Media

Alavesek ez zuen porrota ezagutzen denboraldiaurre honetan Herculesekin gurutzatu den arte. 15. minutuan Diarrak falta egin dio Colominari, eta geldikako jokaldi batean, Alvaritok norgehiagokako lehen gola eta bakarra sartu du (1-0).

Babazorroek aukerak izan dituzte, baina asmatzea falta izan zaie. Eta atsedenaldira iritsi baino lehen, Retuk txartel horia ikusi du Panichelliri falta egin ostean. Conechnyren jaurtiketa ona izan da, baina Carlos Abad atezainaren geldiketa hobe batek golik gabe bidali du Alaves aldagelara.

Bigarren zatian, Luis Garcia Plazak berdinketa bilatu du. Izan ere, Luis Rioja, Villalibre eta Guridi sartuta, besteak beste, partidaren intentsitateak gora egin du. Hala ere, Arabako taldea azken unera arte saiatu den arren, ez du garaipenik lortu denboraldiaurreko seigarren lagunartekoan.