Itxi

Alaves

Lesioa

Alavesek Hugo Novoaren sorbaldako luxazioa berretsi du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Nucia estadioan arabar taldearekin debuta egin eta minutu gutxira, galiziarrak ustekabeko txokea jasan zuen, eta horrek sorbaldako lesioa eragin zion.

  • Hugo Novoa. Argazkia: Alaves

    Hugo Novoa. Argazkia: Alaves

Alavesek astelehen honetan baieztatu du Hugo Novoak Levanteren aurka sorbaldan izan zuen luxazioa. Ondorioz, aste batzuk eman beharko ditu zelaietatik kanpo, eta baliteke Liga hasiera galtzea.

Nucia estadioan arabar taldearekin debuta egin eta minutu gutxira, galiziarrak ustekabeko txokea jasan zuen, eta horrek sorbaldako lesioa eragin zion.

Egindako proba medikoen arabera, eskuineko sorbaldan luxazio bat du, eta dagoeneko hasi du errehabilitazioa, Gasteizko klubak jakinarazi duenez.