Itxi

Alaves

Utzita

Manu Sanchezek Alavesen jokatuko du, Celtak utzita

EITB MEDIA

Celtarekin hitzartutako akordioaren berri eman du astearte honetan talde babazorroak. Horren arabera, datorren denboraldian Gasteizen arituko da Sanchez.

  • Manu Sanchezek Alavesen jokatuko du

    Manu Sanchezek Alavesen jokatuko du

Alavesek eta Celtak adostutako akordioaren arabera, Manu Sanchezek (Madril, 2000ko abuztuak 24) Gasteizen jokatuko du 2025eko ekainera arte. Ezkerreko atzelaria Atletico Madrilen hezi zen, eta Lehen Mailan 112 partida jokatu ostean iritsiko da Arabako hiriburura. Neurketa horietan 16 asistentzia emateaz gain, gol bat ere sartu du. Horrez gain, 21 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin jokatu du.

19/20 denboraldian egin zuen debuta Atletico Madrileko lehen taldearekin. Ondoren, 21/22 sasoian, utzita joan zen Osasunara, eta hiru ikasturte egin zituen han, Celtak fitxatu arte. Denboraldi honetan, 28 neurketatan hartu du parte talde galiziarrekin, 1893 minutu pilatuta.

Alavesek astearte honetan jakinarazi duenez, Sanchez berehala hasiko da Luis Garcia Plazaren aginduetara entrenatzen.