Alaves
Fitxaketa
Alavesek Stoichkov fitxatu du, 2027ra arte
EITB MEDIA
Juan Diego Molina, Stoichkov, Eibarretik iritsi da Gasteizko klubera; azken hiru denboraldiak Eibarren eman ditu. Aurrelariak hiru urterako sinatu du Alavesekin; talde arabarrak Stoichkoven etete klausula ordaindu du.
-
Stoichkov Eibarretik iritsi da Alavesera. Argazkia: SD Eibar.
Alavesek Stoichkov fitxatu du, 2027ko ekainera arte, asteazken arratsaldean Gasteizko klubak eta Eibarrek iragarri dutenez; izan ere, aurrelaria Eibarreko jokalaria izan da, azken hiru denboraldietan.
Juan Diego Molinak, Stoichkovek, 31 urte beteko ditu azaroan, eta 2021etik hona Eibarren aritu da. Alevesek, talde armaginak nabarmendu duenez, ordaindu egin du futbolariaren etete klausula. Andaluziarrak debuta egingo du EA Sports Ligan.
Eibarreko jokalari bezala, Stoichkovek erakutsi du aurrelari trebea dela, golari begira; hain zuzen ere, 126 partida ofizial jokatu ditu, eta 45 gol sartu. 2023-24 denboraldian, hamabi egin zituen.