Itxi

Alaves

ZAZPI DENBORALDI ETA GERO

Alavesek ofizial egin du Ruben Duarteren salmenta

EITB MEDIA

Almeriako hegalekoak Pumas talde mexikarrean jokatuko du hemendik aurrera, azken zazpi denboraldietan Gasteizko taldearen elastikoa defendatu ostean.

  • Ruben Duarte, Alavesen elastikoarekin. Argazkia: EFE

    Ruben Duarte, Alavesen elastikoarekin. Argazkia: EFE

Ruben Duartek ez du Deportivo Alavesen jarraituko eta Pumas talde mexikarrarean arituko da. Azken zazpi denboraldiak talde babazorroarekin jokatu ditu eta salmentaren ehuneko jakin bat RCD Espanyoli dagokio. Horrenbestez, klubaren historiako jokalari garrantzitsuenetako bat bezala uzten du taldea. 

Ezker hegaleko jokalari andaluziarra (Almeria, 1995eko urriaren 18a) 2017ko udan iritsi zen Espanyoletik. Talde kataluniarreko harrobiko jokalariak, bertan Lehen Mailan debutatzea ere lortu zuen.

Guztira, 231 neurketa, 4 gol eta 18 asistentzia eman ditu Alavesekin, eta denboraldi honetan talde babazorroaren historian partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria bihurtu da maila gorenean.