Itxi

Alaves

Agurra

Alex Balboak Alaves utzi eta Almere talde holandarrean jokatuko du

Agentziak | EITB Media

Alavesen harrobiko jokalariak sei denboraldiko zikloa itxiko du euskal taldean.

  • Alex Balboa

    Alex Balboa. Argazkia: Alaves

Alex Balboa futbolari gasteiztarrak Alaves utzi eta Herbehereetako Lehen Mailako Almere City taldean jokatuko du.

Alavesen harrobiko jokalariak sei denboraldiko zikloa itxiko du euskal taldean.

Alex Balboa Luis Garcia Plazaren agindupean Lehen Mailara igotzea lortu zuen lehen taldeko jokalaria izan zen eta aurreko denboraldian Huescan jokatu zuen, utzita.

Alavesek eskerrak eman dizkio jokalariari prentsa ohar baten bidez, Alavesen egindako lanagatik eta konpromisoagatik, eta zorterik onena opa dio etorkizun pertsonal eta profesionalean.