Itxi

Alaves

LESIO LARRIA

Sedlarrek hautsita dauka ezkerreko hankako lotailu gurutzatua

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Alaveseko erdiko atzelari serbiarrak zelaia utzi behar izan zuen min hartuta iragan igandean, Almeriaren aurka jokatutako partidan, eta ebakuntza egin beharko diote.

  • Aleksandar Sedlar, joan zen denboraldian Alavesekin jokatutako partida batean. Argazkia: EFE

    Aleksandar Sedlar, joan zen denboraldian Alavesekin jokatutako partida batean. Argazkia: EFE

Aleksandar Sedlar Alaveseko atzelariari ebakuntza egin beharko diote, astelehen honetan Gasteizko taldeak jakitera eman duenez. Jokalari serbiarrak min hartu zuen joan zen igandean, Mendizorrotzan, UD Almeriaren aurka jokatutako partidan (1-0), eta zelaia utzi behar izan zuen, ohatilan.

Gasteizko taldeak argitaratutako oharraren arabera, jokalariak "hautsita du ezker hankako lotailu gurutzatua, eta haustura partziala du barneko meniskoan". Hori dela eta, ebakuntza egin beharko diote.

Hala, Mikel Sanchez medikuak egingo dio aipatu ebakuntza jokalariari, eta sendatze-epeak lesioaren bilakaeraren arabera zehaztuko dira.