Alaves
Utzita
Abdallahi Mahmoudik Suitzako AC Bellinzona taldean jokatuko du, Alavesek utzita
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Mauritaniako erdilaria Arabako harrobian trebatu da 2018an FC Nouadhibou taldetik heldu zenetik, eta, orain arte, bederatzi partida jokatu ditu lehen taldearekin, horietatik bost Lehen Mailan.
-
Abdallahi Mahmoud. Argazkia: Alaves
Alavesek eta Associazione Calcio Bellinzonak akordioa lortu zuten Abdallahi Mahmoud futbolariak Suitzako taldean jokatzeko, utzita, denboraldia amaitu arte.
Mauritaniako erdilaria Arabako harrobian trebatu da 2018an FC Nouadhibou taldetik heldu zenetik, eta, orain arte, bederatzi partida jokatu ditu lehen taldearekin, horietatik bost Lehen Mailan.
2020ko ekainaren 27an egin zuen debuta babazorroen elastikoarekin, Wanda Metropolitanon, Atletico Madrilen aurka, eta historiako lehen mauritaniarra izan da Alavesen elastikoarekin partida bat jokatzen.
Erdilariak Suitzako taldean jarraituko du bere ibilbidea, Challenge Leaguen lehiatzen dena, herrialdeko Bigarren Mailan.