Alaves
Fitxaketa
Alavesek Gorosabel fitxatu du
EITB Media
Arabako taldeak Andoni Gorosabel fitxatu du Realetik. Hegaleko jokalariak denboraldi baterako kontratua sinatu du; hau da, 2024ko ekainaren 30era arte.
-
Andoni Gorosabel, Realarekin, Mallorcaren aurkao Errege Kopako partida baten. Argazkia: EFE
Alavesek Andoni Gorosabel fitxatu du, klubak ostiral honetan, abuztuaren 11n, jakinarazi duenez. 26 urteko hegaleko defentsa Realetik iritsi da Arabako taldera, eta denboraldi baterako kontratua sinatu du; hau da, 2024ko ekainaren 30era arte.
Arrasateko (Gipuzkoa) jokalariak Realean eman ditu azken sei denboraldiak. 2017an egin zuen debuta txuri-urdinen lehen taldearekin; ordutik, 114 partida jokatu ditu Lehen Mailan eta Errege Kopako titulu bat irabazi du.
Gipuzkoako jokalaria fitxatuta, Arabako taldeak defentsako eskuin hegaleko postua indartu du.