Itxi

Alaves

FITXAKETA

Alavesek Rafa Marin atzelariaren lagapena lortu du eta Lejeune Rayo Vallecanori saldu dio

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Atzelari andaluziar gaztea Real Madriletik iritsiko da Gasteizera; defentsa frantziarrak, bere aldetik, 2027ra arte sinatu du Madrilgo taldearekin.

  • Rafa Marin Real Madrileko jokalariak utzita jokatuko du Alavesen

    Rafa Marin Real Madrileko jokalariak utzita jokatuko du Alavesen

Rafa Marin Real Madrileko jokalariak utzita jokatuko du Alavesen datorren denboraldian, bi taldeek akordioa lortu ostean.

Sevillako eta Real Madrileko beheko mailetan hezitako atzelari andaluziarra azken bi denboraldietan Real Madrileko bigarren taldean aritu da. Bada, Alavesen eskutik egingo du debuta Lehen Mailan debuta, Real Madril Castilla taldean funtsezko piezetako bat izan ondoren.

Lejeune, Rayo Vallecanora 2027ra arte

Alavesek eta Rayo Vallecanok, bere aldetik, Florian Lejeune jokalaria 2027ra arte Madrilgo taldera joatea adostu dute.

Lejeunek hiru denboraldi eman ditu, eta 74 partida jokatu ditu babazorro gisa, aurreko denboraldian Rayo Vallecanon utzita jokatu aurretik. Madrildarrkin 31 neurketan aritu zen joan zen sasoia, guztietan titular gisa.