Itxi

Alaves

Errege Kopa

Alavesek Ligako bolada txarra ahaztu du Meridaren aurka irabazita Kopan (0-1)

I. G. | EITB MEDIA

Gasteiztarrek Errege Kopako final-hamaseirenetarako txartela lortu dute Salva Sevillak 25. minutuan sartutako golari esker.

2:57
Alaveseko jokalariak Salva Sevillaren gola ospatzen

Alavesek Errege Kopako final-hamaseirenetara pasatzea lortu du Merida mendean hartuta, Salva Sevillak lehen zatian sartutako golari esker (0-1).

Partidaren hasiera neurketa izango zenaren aurreikuspena izan da. Gasteiztarrak izan dira baloia zeukatenak eta jokoa kontrolatzen zutenak, eta etxekoak, berriz, euren galerez baliatzen ziren kontraerasoetan arriskua sortzen saiatzeko.

6. minutuan Luis Riojak ezker hegaletik erdiratu du eta Sylla asmatzeko zorian egon da, baina baloiak Meridako atezainaren eskuetan amaitu du.

Alavesen nagusitasunaren saria 25. minutuan iritsi da, Salva Sevillaren golari esker, Roberren maniobra bikain baten ondoren. Aurkariaren atezainak urrundu egin du, baina ezin izan du ezer egin Salva Sevillak sarera bidali duen aldaratzearen aurrean.

Merida saiatu da erreakzionatzen eta jokaldi nabarmenen batzuk izan ditu, baina Alaves izan da markagailua handitzeko aukerarik argiena izan duena berriz atsedenaldira joan aurretik.

Partida trabatua izan da bigarren zatiko lehen minutuetan, eta Alavesi gutxi irauten zion baloiaren jabetzak.

Egindako aldaketek ez dute asko aldatu partidaren haria, arabarrek nagusi izaten jarraitu baitute.

Guridik partida ixteko aukera izan du Riojaren pase bikain baten ondoren, ezker hegalean Moyarekin jokaldi bikaina eginda, baina jaurtiketa gora joan dagutxigatik.

Azkenean, Alavesek 0-1 irabazi du eta ostiral honetan ezagutuko du bere aurkaria final-hamaseirenetan.