Alaves
SMARTBANK LIGA
Alavesek burumakur jarraitzen du eta laugarren porrota jarraian jaso du
I. G. | EITB MEDIA
Granada, Tenerife eta Levanteren aurka galdu ondoren, Malagan galdu du igande honetan, Ligako bolada txarrarekin jarraituz.
-
Malaga - Alaves. Argazkia: @Alaves
Alavesek porrot mingarria jaso du Malagaren aurka (1-0), LaLiga SmartBankeko 21. Jardunaldian, bolada txarrari jarraipena eman dio laugarren porrotarekin jarraian.
Malaga - Alaves partidako laburpena (1-0)
Lehen minutu parekatuen ondoren, talde gasteiztarrak, hegaletatik oso azkar eta zelai erdian presio handia eginez, arazoetan jarri du Malagako defentsa.
Alavesek nagusitasuna izan du, baina aukerarik argiena Malagarentzat izan da, Febas, Ruben Castro eta Chavarriaren arteko jokaldi batekin, lehen gola izan zitekeena.
Bigarren zatia Alaves erasokor batekin hasi da, nahiz eta oraingoan Malagak sendo defendatu duen.
Hegaletik iritsi da norgehiagokako gol bakarra, Villalbak egindako erdiraketa baten ondoren. Chavarriak buruz jo du, defendatzaileari aurrea hartuz gola sartzeko.
Alaves, aldaketa sakonenekin, berdinketaren bila joan da, baina ordenarik gabeko jokoarekin eta asmatu ezinean.
Partida amaierara iritsi da Alaves Malagako arean murgilduta zegoela eta etxeko taldeak aldeko emaitzaren altxorra defendatzen zuelarik.
Azkenean, Malagak garaipena lortu du eta gasteiztarrak porrotera kondenatu ditu.
Fitxa teknikoa
1 - Malaga: Ruben Yáñez; Ramalho, Esteban Burgos, Escassi, Javi Jimenez; Chavarria (Loren, 76. min), Genaro, Jozabed (Juande, 87. min), Febas; Fran Villalba eta Ruben Castro (Issa Fomba, 69. min).
0 - Alaves: Sivera; Tenaglia (Duarte, 65. min), Abqar, Sedlar (Jason, 65. min), Javi Lopez; Alkain, Benavidez, Toni Moya (Salva Sevilla, 69. min), Rebbach (Luis Rioja, 65. min); Guridi, Miguel De la Fuente.
Gola: 1-0, 51. min: Chavarria.
Epailea: Trujillo Suarez. Txartel horia atera die Malagako Esteban Burgos eta Loren jokalariei eta gorria Pepe Mel entrenatzaileari. txartel horia atera die Alaveseko Sedlar, Toni Moya eta Benavidez jokalariei eta Luis Garcia entrenatzaileai.