Alaves
SmartBank Liga
Bi partidako zigorra ezarri diote Luis Riojari
EITB Media
Alaveseko jokalariak txartel gorria ikusi zuen Lugoren kontrako partidan aurkari bati burukada emateagatik. Hurrengo bi neurketak galduko ditu.
-
Luis Rioja, Alaveseko jokalaria. Argazkia: EITB Media
Luis Rioja Alaveseko jokalariak bi partidako zigorra bete beharko du Lugoren aurkako SmartBank Ligako bosgarren jardunaldiko neurketan egotzia izan ostean. Epaileak txartel gorria atera zion 99. minutuan aurkari bati burukada emateagatik.
Ondorioz, jokalari sevillarrak datozen bi norgehiagokak galduko ditu. Alavesek helegitea aurkeztu zuen, baina Lehiaketa Batzordeak ez zuen onartu, eta bi partidako zigorra ezarri dio Riojari.
Lugoren eta Alavesen arteko neurketako epailearen aktak adierazi zuen Luis Riojak txartel gorria ikusi zuela 99. minutuan "aurkari bati burukada emateagatik jokoa geldi zegoenean. Kolpatua izan zen jokalariak ez zuen laguntza medikorik behar izan".