Alaves
LAGAPENA
Florian Lejeunek Rayo Vallecanon jokatuko du utzita
I. G. | eitb media
Florian Lejeune izan da iragan denboraldian partida gehien jokatu dituen jokalarietako bat, guztira 31 partida jokatu baititu Liga eta Errege Koparen artean.
-
Florian Lejeune. Irudia: Alaves
Alaves eta Rayo Vallecano akordiora iritsi dira eta Florian Lejeune atzelari galiarra utzita iritsiko da denboraldia amaitu arte.
Lejeune 2019ko udan iritsi zen Gasteizera, Newcastle Unitedek utzita. Denboraldi bakarra egin ondoren, aurreko denboraldian bere itzulera berretsi zen, hiru denboraldiko kontratua sinatuz.
Florian Lejeune izan da iragan denboraldian partida gehien jokatu dituen jokalarietako bat, guztira 31 partida jokatu baititu Liga eta Errege Koparen artean.