Alaves
FITXAKETA
Siverak 2024ra arte berritu du kontratua Alavesekin
I. G. | EITB MEDIA
Siveraren kontratua datorren denboraldian amaitu behar zen, eta, akordio berri honekin, taldeari lotuta jarraituko du hurrengo bi urteetan.
-
Antonio Sivera. Irudia: Alavés
Alavesek eta Antonio Siverak akordioa lortu dute atezainaren kontratua 2024ra arte luzatzeko.
Alacanteko jokalaria 2018an iritsi zen Gasteizera Valentzia taldetik, eta Arabako taldearekin egin zuen debuta Lehen Mailan, nahiz eta beti Fernando Pachecoren itzalean egon den.
21 urtez azpiko Europako txapeldun izan zen Espainiako selekzioarekin 2019an, eta, hurrengo denboraldian, Almerian jokatu zuen utzita.
Ondoren, Alavesera itzuli zen, eta 12 partida jokatu zituen Santander Ligan.
Siveraren kontratua datorren denboraldian amaitu behar zen, eta, akordio berri honekin, taldearekin lotuta jarraituko du hurrengo bi urteetan.