Alaves
Fitxaketa
Alavesek Patricia Larque atezaina fitxatu du
EITB MEDIA
Zaragozako atezainak hurrengo bi denboraldietarako sinatu du Gasteizko taldearekin.
-
Patricia Larque. Argazkia: Alaves.
Alavesek aditzera eman duenez, klubak eta Patricia Larquek akordioa sinatu dute. Atezainak bi urteko akordioa sinatu du talde babazorroarekin.
Larque (Zuera, 1992) Zaragoza CFFeko gazte-mailetan ibilitakoa da 2013-14 denboraldian lehen taldearekin debuta egin zuen arte. Gerora, Rayo Vallecanon finkatu zen.
Alaveseko jokalari berria Espainiako selekzio nagusiarekin jokatzera iritsi zen 2019an.