Itxi

Alaves

LaLiga

Alavesek Celtak utzitako 100 sarreren % 50 ordainduko die zaleei

I. G. | EITB MEDIA

Erosle bakoitzak gehienez bost tiket erosi ahal izango ditu, betiere txartel horiek erabiliko dituzten identifikatzen baditu.

  • Alaves eta Celtaren arteko partida bat

    Alaves eta Celtaren arteko partida bat. Irudia: EFE

Alavesek jakinarazi duenez, Celtak Balaidoseko futbol-zelaira joango diren zaleentzat utzitako 100 sarreren prezioaren % 50 ordainduko du, datorren larunbatean gasteiztarren eta galiziarren arteko lehia ikusteko.

Klubak prentsa-ohar batean azaldu zuenez, txartelak pertsonalak eta besterenezinak izango dira, egungo segurtasun-araudia dela eta. Erosle bakoitzak gehienez bost tiket erosi ahal izango ditu, betiere txartel horien erabiltzaile guztiak identifikatzen baditu.

Klubaren mugimenduak partidaren garrantziari erantzuten dio, gaur egun lau puntura dagoen maila salbatzeko.

Partida honen ondoren, babazorroek Espanyol hartuko dute asteazkenean Mendizorrotzan eta partida hau ikusteko klubak prezio herrikoiak ezarri ditu bere zaleentzat.