Alaves
Euskal derbia
Alavesek denboraldiko lehen puntuak bilatuko ditu Osasuna irregular baten aurka
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Mendizorrotzak % 60ko gehieneko edukiera izango du euskal derbian, 11.904 zale inguru.
-
Euskal derbia: Alaves vs Osasuna (21:00). Argazkia: EFE
Alavesek Osasunaren aurka jokatuko du Mendizorrotzan, larunbatean, Santander LaLigako 5. Jardunaldian. Denboraldiko lehen puntuak eskuratzeko babazorroen beharrak Osasunaren irregulartasunarekin egingo du topo. Denboraldian lehen aldiz, Mendizorrotzak % 60ko gehieneko edukiera izango du, 11.904 zale inguru.
Javi Callejaren taldeak LaLigako partida bat jokatuko du berriro ere, ia hilabete bateko paroiaren ostean. Izan ere, Vila-realen aurkako laugarren jardunaldiko partida atzeratu zen. Alavesek "ilusioz" bueltatuko da Mendizorrotzara lehen garaipena eskuratzeko asmoz.
Nafarrek, bere partez, konfiantza berreskuratu beharko dute Valentziaren aurkako porrotaren ostean. Jagoba Arrasatek azaldu zuen arabera, taldearen helburua "lehen zatiko sentsazioak berreskuratzea" izango da.
Ustezko hamaikakoak
Alaves: Pacheco; Ximo, Lejeune, Miazga edo Laguardia, Duarte; Loum, Pina, Manu Garcia; Luis Rioja, Pellistri eta Joselu.
Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Manu Sanchez; Torro; Torres, Moncayola, Darko, Ruben Garcia; eta Kike Garcia.
Epailea: Alejandro Jose Hernandez Hernandez.
VAR: David Medie Jimenez.
Estadioa: Mendizorrotza (21:00).