Alaves
Ofiziala
Miguel de la Fuente, Alaveseko aurrelari berria
EITB MEDIA
Valladolideko jokalariak CD Leganesen jokatu zuen utzita aurreko denboraldian. 2025ra arte sinatu du.
-
Miguel de la Fuente. Foto: Alavés
Deportivo Alavesek Miguel de la Fuenteren fitxaketa itxi du gaur, libre heldu da eta lau denboraldirako sinatu du taldearekin, 2025era arte.
De la Fuente aurrelaria da, eta erasoko edozein lekutan jokatu ahal du. Aurreko denboraldian utzita aritu zen CD Leganes taldean, eta 29 partida jokatu, 6 gol egin eta 3 asistentzia eman zituen.
¿ Miguel de la Fuente, Deportivo Alaveseko jokalari berria ¿
— Deportivo Alavés (@Alaves_eus) August 23, 2021
¿¿ Valladolid-ko aurrelariak libre heldu da eta lau denboraldietarako sinatu du ¿
Ongi etorri, Miguel¿¿#GoazenGlorioso ¿https://t.co/U7PbhInDjZ