Itxi

Alaves

Irteera

Borja Sainzek utzita jokatuko du Zaragozan

EITB Media

Alaveseko 20 urteko jokalariak Aragoiko taldean jokatuko du datorren denboraldian, SmartBank Ligan.

  • Borja Sainz

    Borja Sainz. Argazkia: Deportivo Alaves

Alaveseko jokalaria den Borja Sainzek utzita jokatuko du Zaragozan datorren denboraldian, SmartBank Ligan (Bigarren Maila). Bi klubek ostegun honetan itxi dute akordioa.

Facundo Pellistrik beste denboraldi bat jokatuko du Alavesen, eta horrek Arabako taldean jokatzeko ateak itxi dizkio Borja Sainzi. Ondorioz, bizkaitarrak Zaragozarekin jokatuko du 2021-2022 denboraldian.

Sainz 2018an fitxatu zuen Alavesek, eta lehen taldeko jokalaria izan da 2019-2020 denboralditik. Sasoi horretan egin zuen debuta Espanyolen aurkako partidan, Asier Garitano entrenatzaile zela. Bizkaiko jokalariak 44 partida jokatu ditu Alavesekin, horietako 24 aurreko denboraldian.