Alaves
Bost denboraldiren ostean
Rodrigo Elyk Alavesen ez jarraitzea erabaki du
A. B. E. | EITB Media
Gasteizko taldean ez duela jarraituko jakinarazi du jokalariak. Bost denboraldi eman ditu Alavesen.
-
Rodrigo Ely. Argazkia: Alaves
Rodrigo Elyk ez du Alavesen jarraituko. Hala iragarri du jokalariak astearte honetan. Arabako taldean bost denboraldi eman ostean, etapa berri bati ekitea erabaki du. 2016-2017 denboraldian iritsi zen Alavesera, Milanetik.
Gasteizko taldeak Lehen Mailara igotzea lortu eta mailari eusteko helburua lortzen laguntzeko iritsi zen Ely, Milanek utzita, ondoren Alavesekin kontratua sinatu zuelarik. Guztira, Ligako eta Errege Kopako 85 partida jokatu ditu.
"Erronka berriei ekiteko garaia da. Eskerrak eman nahi dizkiot Alavesi. Niretzat ohore bat izan da Alavesen elastikoa eta zaleak babestea", adierazi du Rodrigo Elyk sare-sozialetan.
Alavesen belauneko bi lesio larri izan ditu Elyk. 2018-2019 denboraldian bederatzi hilabete eman zituen jokatu gabe lesioaren ondorioz, eta 2020-2021 denboraldiko bigarren itzulia ezin izan zuen jokatu.