Alaves
32. jardunaldia
Zapore gazi-gozoa duen puntua lortu du Alavesek Valentzian (1-1)
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Guidetti suediarrak 84. minutuan sartutako golak babazorroei hiru puntuak emango zizkiela zirudien, baina Gayak partida orekatu du bost minutu geroago.
Alavesek puntu garrantzitsua lortu zuen Valentziaren aurka (1-1), baina zapore mingots samarra utzi die arabarrei mailari eusteko helburuari begira; izan ere, arauzko denbora amaitzeko sei minuturen faltan hartu dute aurrea.
Neurketako lehen orduan etxeko taldea nagusi izan da; alabaina, ordutik aurrera, gasteiztarrak esnatu egin dira, eta golaren bila aritu dira, ordura arte Javi Graciak zuzentzen zuen taldearen alde zegoen norgehiagokan.
Hartara, Guidettik 0-1ekoa jarri du markagailuan 84. minutuan, falta baten osteko jokaldi nahasian, bere taldeak hobekien jokatzen zuenean. Ondorioz, bazirudien hiru puntuak Gasteizera joango zirela, baina Gaya markagailua orekatzeko gai izan da, Maxiren erremate baten osteko Pachecoren aldaratzea baliatuta.
Partida hasieran Jotari eta bigarren zatiaren hasieran Gameirori baliogabetutako golak izan dira gol aukera bakarrak neurketako lehendabiziko ordubetean. Tarte horretan, Valentziak aurkariak baino arrisku handiagoa hartu du, baina markagailuan aurrea hartzeko adina min egin gabe.
Beraz, Mestallan lortutako berdinketarekin Callejaren mutilak 31 punturekin jarri dira, eta entrenatzaile berria iritsi zenetik bizi duten bolada positiboa areagotu dute (bi berdinketa eta bi garaipen).
Fitxa teknikoa:
1 - Valentzia: Jaume Doménech, Wass, Gabriel Paulista, Hugo Guillamón, Gayà, Musah (Cheryshev, 61. min), Racic, Carlos Soler, Guedes, Gameiro (Manu Vallejo, 77. min) eta Maxi Gómez.
1 - Alaves: Pacheco, Ximo Navarro, Laguardia, Lejeune, Martín, Jota (Rioja, 72. min), Pina (Manu, 87. min), Battaglia, Edgar (Guidetti, 72. min), Lucas Pérez (Pere Pons, 63. min) y Joselu (Deyverson, m.87).
Golak: 0-1, 84. min: Gudietti. 1-1, 89. min: Gayà
Epailea: Cuadra Fernández. Txartel horiak: Gaya, Carlos Soler, Manu Vallejo, Hugo Guillamon eta David Rangel (Valentzia) eta Javi Calleja (Alaves). Javi Lopezi gorria erakutsi dio, harmailetan ordezko gisa zegoenean.