Itxi

Alaves

18. JARDUNALDIA

Alavesek Carranzan galdu du, bigarren zati ia osoa hamar jokalarirekin jokatu ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kadizek abantaila probestu du eta 3-1 menderatu du Pablo Machinen taldea, Alex Fernandez, Lozano eta Negredoren golekin.

0
Cadiz – Alaves

Alavesek 3-1 galdu du Kadizen contra Carranzan, ia bigarren zati osoa hamar jokalarirekin jokatu ostean. Etxekoek abantaila hori probestu dute eta Lozanok zein Negredok ez dute barkatu.

Lehenengo zatiak VAR laguntzaile teknikoak berrikusitako bi gol izan ditu, lehenengoa, Alex Fernandezek sartutakoa (14.min), Sanchez Martinezek ez duelako argi izan jokoz kanpo zegoen ala ez.

Alavesen gola Joseluk sartu du penaltiz, 23. minutuan. Falik Tachi heldu izanagatik seinalatu da gehienezko zigorra.

Gauzak horrela, norgehiagoka berdinduta iritsi da atsedenaldira, baina laster jarri da etxekoen alde. Bigarren zatia hasi eta berehala, epaileak bigarren txartel horia erakutsi dio Tachiri eta Alaves bat gutxiagorekin geratu da, oraindik asko zegoenean jokoan.

Kadizek bigarren gola sartu du Lozanoren eskutik (55.min) eta Negredok hirugarrena egin du 68. minutuan, partidari amaiera emanez.

Fitxa teknikoa:

3 - Kadiz: Ledesma; Iza Carcelen, Cala, Alcala, Espino; Fali (Garrido, 81.min), Jonsson, Alex Fernández (Adekanye, 90.min), Perea, Negredo (Malbasic, 86.min) eta Lozano (Gimenez, 81.min).

1 - Alaves: Pacheco; Martin Aguirregabiria, Tachi, Lejeune, Duarte; Battaglia (Pons, 76.min), Pina (Keller, 76.min), Rioja (Sainz, 82.min), Peleteiro (Manu Garcia, 56.min); Deyverson (Mendez, 56,min) eta Joselu.

Golak: 1-0, 14.M: Alex Fernandez. 1-1, 23.M: Joselu, penaltiz. 2-1, 55.M: Lozano. 3-1, 68.M: Negredo.