Alaves
LESIO LARRIA
Rodrigo Elyk hautsita dauka ezkerreko lotailu gurutzatua
A. A. | EITB MEDIA
Atzelari babazorroak ohatilan utzi behar izan zuen Balaidos zelaia iragan igandean, Celtaren aurka jokatu zuen partidan.
-
Rodrigo Ely Celtaren aurkako partidan. Argazkia: EFE
Astelehen honetan egindako osasun-azterketek baieztatu egin dituzte Rodrigo Elyren gainean zeuden aurreikuspenik gaiztoenak. Hala, egiaztatu egin da Alaveseko defentsak lesio larria daukala: haustura du ezker belauneko lotailu gurutzatuan.
Erdiko atzelari brasildarrak ohatilan utzi behar izan zuen Balaidos zelaia igande honetan, Celtaren aurkako partidan (2-0), Brais Mendezekin ustekabean tupust ostean.
Horrenbestez, itxura guztien arabera, jokalariak ezin izango du gehiago jokatu denboraldi honetan, horrelako lesioetarako egon ohi den sendatze-epea aintzat hartuta.
Zoritxarrez, ez da Elyk halako lesio larri bat pairatzen duen lehen aldia, duela bi denboraldi antzekoa gertatu baitzitzaion, beste belauneko lotailuan.