Itxi

Alaves

Entrenamendua, bertan behera

Alavesek entrenamendua bertan behera utzi du, Burgui jokalariak positibo eman ostean

Agentziak | Erredakzioa

Ohar batean azaldu dutenez, jokalaria "asintomatikoa" da eta "osasunez ondo dago", bere etxean isolatuta.

  • Alaveseko jokalariak, Bartzelonaren aurkako partidan

    Alaveseko jokalariak, Bartzelonaren aurkako partidan. Argazkia: Efe.

Alavesek bertan behera utzi du ostiral honetako entrenamendu saioa, aste honetan lehen taldeari egindako PCR probetan positibo bat antzeman ostean.

Klubak positiboaren berri eman eta ordu batzuetara, Burgui jokalariak mezu bat jarri du sare sozialetan positiboa bera dela jakitera emateko. Klubak azpimarratu egin du "lehen taldeko burbuilan dauden gainontzeko pertsona guztiek negatibo eman dutela".

Burgui "asintomatikoa" da eta "osasun egoera onean da", bere etxean isolatuta. Jarraian, ostiral honetako entrenamendua bertan behera geratu dela eta Jose Luis Compañon kirol-hiria osorik desinfektatu egingo dutela iragarri dute talde arabarreko arduradunek.

Bestalde, ostiral honetan jokalariei, teknikariei eta lehen taldearekin lanean aritzen diren langileei PCR probak egingo dizkietela adierazi dute, Kirol Kontseilu Gorenak eta LaLigak ezarritako "osasun baldintzak bermatu" eta igandean Levanteren aurka Ciutat de Valencia zelaian jokatu behar duten partidan arriskurik ez izateko.