Alaves
Lesioa
Ximo Navarrok giharretako lesioa dauka
eitb.eus
Alaveseko atzelari andaluziarrak erdi-mailako lesioa du ezker hankako bizeps femoralean.
-
Ximo Navarro, frente al Valladolid. Imagen de archivo (Efe).
Ximo Navarro Alaveseko jokalariak erdi-mailako lesioa du ezker hankako bizeps femoralean, larunbat honetan jokatutako Bartzelonaren aurkako partidan egin zuena (1-1), talde babazorroak aditzera eman duenez.
Izan ere, atsedenalditik gertu Navarrok zelaia utzi behar izan zuen min hartuta, etxekoen arearen inguruan egindako defentsa-ekintza batean lurrean geratu eta medikuen laguntza behar izan ostean. Martinek hartu zuen haren lekua hamaikakoan. Igande honetan egindako proben ostean, giharretako lesioa baieztatu dute.
Granadako atzelariak tratamendu kontserbadorea jarraituko du, eta eguneroko bilakaerak zehaztuko du jokalariaren sendatze-prozesua.