Itxi

Alaves

3. JARDUNALDIA

Hutsean berdindu dute Alavesek eta Getafek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde babazorroak ezin izan du huts eta hutsekoa hautsi, eta puntu bakarra lortu du Getaferen aurkako partidan. Horrenbestez, garaipenik gabe jarraitzen du Alavesek.

  • Battaglia (Alaves) eta Arambarri (Getafe). Argazkia: EFE

    Battaglia (Alaves) eta Arambarri (Getafe). Argazkia: EFE

Alavesek hutsean berdindu du Getaferen aurka, Santander Ligako 3. jardunaldian. Talde babazorroak ezin izan du hasierako huts eta hutsekoa hautsi, eta puntu bakarra lortu du Madrilgo taldearen aurka. Horrenbestez, garaipenik gabe jarraitzen du Alavesek.

Machinek entrenatzen duen taldeak denboraldiko lehen puntua eskuratu du.

Partida aukera askorekin eta erritmo oso altuarekin hasi den arren, taldeek ez dute zorte handirik izan.

Amaieran, bi taldeak indartsu aritu dira defentsa lanetan, eta, beraz, ez dute zuten puntua arriskatu nahi izan.

Horrenbestez, Alavesek eta Getafek hutsean berdindu dute. Talde babazorroak denboraldiko lehen puntua eskuratu du, baina garaipenik gabe jarraitzen du.

Fitxa teknikoa

0 - Alaves: Pacheco; Duarte, Lejeune, Laguardia, Ximo; Edgar (Borja Sainz, 88. min), Pere Pons, Battaglia (Manu, 80. min), Rioja (Javi Lopez, 69. min); Joselu eta Deyverson (Lucas Perez, 80. min).

0 - Getafe: David Soria; Damian, Djene, Etxeita, Olivera; Nyom, Maksimovic (Timor, 88. min), Arambarri, Cucurella; Mata (Unal, 46. min) eta Cucho Hernandez (Angel, 61. min).

Epailea: Alberola Rojas. Txartel horiak: Battaglia (65. min), Lejeune (75. min ); Djene (59. min).

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
15 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
15 12:00 - 14:00 TXIRRINDULARITZA | Suitzako Tourra: 4. etapa
15 12:00 - 14:00 PELOTA | Biharko Izarrak Txapelketako finalak
15 15:45 - 17:20 TXIRRINDULARITZA | Dauphine Kriteriuma: 8. etapa
15 17:20 - 20:00 PILOTA | Bizkaia Torneoko finalerdia: Anboto vs Oiz

Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
  • kargatzen