Alaves
24. jardunaldia
Alaves galtzaile atera da Mallorcatik (1-0)
Agentziak | Erredakzioa
Asier Garitanoren taldeak ezin izan dio Mallorcari irabazi, Pachecok lehen zatian penalti bat gelditu duen arren.
-
Cucho Hernandez golegilea, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.
Alavesek 1 eta 0 galdu du Son Moixen, Juan Camilo “Chucho” Hernandezek egindako gol batekin. Emaitza honi esker, Mallorcak hiru porrotetako bolada txarra eten du.
Etxeko taldeak 15 minutu behar izan ditu Pachecoren inguruetara hurbiltzeko, Alavesen jokoa hobea eta eraginkorragoa izan delako.
Hala ere, Manolo Reinaren atean ez da arrisku handirik egon, eta bai Pachecorenean. Epaileak Lisandro Magallanek 28. minutuan egindako penaltia adierazi du, Ante Budimirren burukada eskuarekin aldendu duelako.
VAR laguntzaile teknikoak epailearen erabakia berretsi du eta Salva Sevillak jaurti du zigorra, baina Fernando Pacheco zuhur ibili da eta baloia kornerrera bidali du.
Bigarren zatiko lehen jokaldian, Lucas Perezek gola egiteko aukera argia izan du, baina jaurtiketa desbideratuta atera zaio.
53. minutuan Dani Rodriguezek gola egin du, baina VARetik balio gabe uztea erabaki dute “Cucho” Fernandezek baloia eskuarekin ukitu duelako. Dani Rodriguezi gol bat, VARaren bitartze, baliorik gabe uzten dioten bigarren aldia da, jarraian, aurreko jardunaldian Espanyolen aurka ere gauza bera gertatu ostean.
Partidako gol bakarra “Cucho” Hernandezek egin du, baloia buruarekin errematatuz Pachekok urrundutako baloi bat.
Mallorcak bigarren gola bilatu du partida erabakita uzteko, Alavesek atzean zuloak utzi dituela aprobetxatu nahian. Baina ez da gehiagorako denborarik izan eta hiru puntuak Mallorcan geratu dira.
Fitxa teknikoa
1 - Mallorca: Reina; Pozo (Sedlar, 83. min), Raíllo, Valjent, Lumor (Koutris, 27. min) ; Dani Rodríguez, Salva Sevilla, Baba, Febas (Kubo, 51. min); “Cucho” Hernández, Budimir.
0 - Alaves: Pacheco; Ximo Navarro, Laguardia, Magallán (Manu, 67. min), Duarte; Aleix Vidal (Martín, 76. min), Camarasa, Fejsa, Burke (Edgar, 57. min); Joselu, Lucas Pérez.
Golak: 1-0, 62. min: "Cucho" Hernández.