Alaves
21:00etan Mendizorrotzan
Alaves-Eibar, jaitsiera postuetatik ihes egiteko abagunea
eitb.eus
Gasteiztarren eta eibartarreko 24na puntu dituzte, jaisteko postuetan dagoen Leganesek baino 6 gehiago.
-
Alaves-Eibar partidaren irudia. EFE
Deportivo Alavesek eta SD Eibarrek Santander LaLigako 23. jardunaldiko aurreneko partida jokatuko dute gaur, gaueko 21:00etan.
Mendizorrotzako futbol-zelaiak hartuko du garrantzia handia hartu duen euskal derbia; sailkapenean egoera bera baitute bi taldeek, 24na punturekin, eta 15. eta 16. tokietan.
Jaisteko postuak 6 puntura dituzte (Leganesek 18 puntu ditu), beraz garaipena lortzen duenak aurrerapausoa emango luke
Ustezko hamaikakoak
Deportivo Alaves: Pacheco; Ximo, Laguardia, Ely, Duarte; Manu Garcia edo Rioja, Fejsa, Camarasa, Vidal; Joselu eta Lucas Perez.
Eibar: Dmitrovic; Correa, Bigas, Burgos, Cote; Exposito, Diop; De Blasis, Orellana, Inui eta Enrich.
Epailea: Eduardo Prieto Iglesias,
Futbol-zelaia: Mendizorroza.
Ordua: 21.00
23. JARDUNALDIA
Ostirala 7
Alaves - Eibar. 21.00.
Larunbata 8
Levante - Leganes. 13.00.
Getafe - Valentzia. 16.00.
Valladolid - Vila-real. 18.30.
Atletico Madril - Granada. 21.00.
Igandea 9
Espanyol - Mallorca. 12.00.
Reala - Athletic. 14.00.
Osasuna - Real Madril. 16.00.
Celta - Sevilla. 18.30.
Betis - Fartzelona. 21.00.