Alaves
Fitxaketa
West Hameko Roberto Jimenez, Alaveseko atezain berria
eitb.eus
Atletico, Olinpiakos, Benfica, RCD Espanyol eta Real Zaragoza taldeetan jokatu du eta utzita helduko da Gasteizera.
-
Roberto Jimenez. Argazkia: Alaves
Deportivo Alavesek Roberto Jimenez atezaina fitxatu duela iragarri du gaur.
West Ham taldetik utzita helduko da denboraldia amaitu arte eta Antonio Sivera ordezkatzeko etorri da Gasteizera.
Atletico Madril, Olinpiakos, Benfica, RCD Espanyol eta Real Zaragoza taldeetan izan da, 128 partida jokatu ditu LaLiga Santanderren, 27 Txapeldunen Ligan eta 88 Greziako ligan.
Gainera, Espainiako 17 eta 21 urte azpiko selekzioetan hainbat partida jokatu ditu.