Alaves
UTZITA
Guidettik Hannover 96 taldean jokatuko du, denboraldi amaierara arte
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Guidettirena da neguko merkatu honetako bigarren irteera da Alavesentzat, Antonio Sivera Almeriara utzita joan ondoren.
-
John Guidetti, Jaenen aurkako Kopako partidan. Argazkia: EFE
John Guidetti aurrelari suediarra Alemaniako Hannover 96 taldean arituko da utzita denboraldia amaitu arte. Hala adostu dute ostiral honetan Alavesek eta Alemaniako bigarren mailan jarduten taldeak.
2018ko urtarrilean iritsi zen suediarra Gasteizera, eta ordutik 49 partida jokatu ditu babazorroen elastikoarekin, bost gol sartu eta goleko lau pase emanda.
Aurrelariak Munduko Txapelketa jokatu zuen bere selekzioarekin, baina gaur egun ez du hori egiteko aukera askorik.
Mugimendu horrekin, Gasteizko taldeak fitxa garrantzitsu bat libre utzi du, balizko beste jokalari batzuen etorrera ahalbidetzeko, bigarren itzuliari berme osoz aurre egiteko asmoz.
Guidettirena da neguko merkatu honetako bigarren irteera da Alavesentzat, Antonio Sivera Almeriara utzita joan ondoren.