Itxi

Alaves

19. jardunaldia

Alavesek etxean berdindu du eta bost partida daramatza garaipenik lortu gabe (1-1)

Agentziak | Erredakzioa

Gasteiztarrek bana egin dute Betisekin Mendizorrotzan. Aleix Vidalek egin du Alavesen gola lehen zatian, eta banakoa, berriz, De Souzak, bigarrenean.

  • De Souza Betiseko golegilea, eta Luis Rioja

    De Souza Betiseko golegilea, eta Luis Rioja. Argazkia: Efe.

Alavesek bana egin du Betisekin, andaluziarrek penalti bat huts egin eta azken 12 minutuak 10 jokalarirekin jokatu ostean. Ondorioz, puntu banaketa izan da Mendizorrotzan jokatutako Santander Ligako 19, jardunaldiko partidan.

Aleix Vidalek jarri du aurretik Alaves partidako 15. minutuan egindako golarekin. Lehen zatian intentsitatea izan da nagusi, eta azken minutuetan Fernando Pachecok Joaquinek jaurtitako penaltia gelditu du.

Bigarren zatia hasi eta gutxira, 55. minutuan, Emersonek banakoa egin du baloia buruarekin errematatu eta Pachecoren atean sartuz. 78. minutuan, epaileak txartel gorria atera dio Feddali, VAR laguntzaile teknikoaren erabakiari jarraituz.

Norgehiagoka banakoarekin amaitu da. Puntua ez da nahikoa sailkapenean gora egin nahi duten bi taldeentzat. Betisek 12. postuan amaitu du egina, 24 punturekin, eta Alavesek, berriz, hamabosgarrenean, 20 punturekin.

Fitxa teknikoa

1 - Alaves: Pacheco; Ximo (Aguirregabiria, 69. min), Laguardia, Ely, Duarte; Aleix Vidal (Pons 81. min), Wakaso (Burke, 84. min), Manu García, Luis Rioja; Lucas Pérez eta Joselu.

1 - Betis: Joel Robles; Emerson, Mandi, Bartra, Feddal, Álex Moreno; Guardado, Canales, Joaquín (Lainez, 73. min); Fekir (Aleñá 81. min) eta Borja Iglesias (Loren, 84. min).

Golak: 1-0, 15. min: Vidal. 1-1, 55. min: Emerson.