Alaves
Monakok fitxatu du
Alavesek ofizial egin du Maripanek ez duela taldean jarraituko
Erredakzioa
Monakok fitxatu du erdiko defentsa postuan jokatzen duen txiletarra, eta ez du Arabako taldean jarraituko.
-
Guillermo Maripan, Alavesekin Levanteren aurka jokatutako partida baten. Argazkia: EFE
Guillermo Maripanek ez du Alavesen jarraituko. Klub gasteiztarrak ofizial egin du larunbat honetan, Maripanek Alaves utzi eta Monakon jokatuko duela denboraldi honetatik aurrera. Ondorioz, jokalari txiletarrak, 2017an Gasteizen hasi zuen ibilbideari amaiera eman dio.
Guillermo Maripan (Vitacura, 1994/5/6) 2017-2018 denboraldian iritsi zen Alavesera, Universidad Catolica talde txiletarretik. Joko-maila bikaina eskaini du Alavesen, eta defentsako gakoetako bat izan da talde babazorroan, baita Txileko selekzioan ere. Guztira, Maripanek 48 partida jokatu ditu Alavesekin, Liga eta Errege Kopa kontuan hartuta, eta bi gol sartu ditu.
Alavesek eskerrak eman nahi izan dizkio Guillermo Maripani, Arabako taldean egon den denbran erakutsi duen profesionaltasunagatik. Gainera, onena opatu dio etorkizunerako.