Alaves
Atzelaria
Guillermo Maripan Monako taldera doala konfirmatu du Asier Garitanok
Agentziak | Erredakzioa
Maripanen agurrarekin, Gasteizko taldeak atzelari bat fitxatzeko beharrean da orain irailaren 2a baino lehenago, egun horretan amaitzen baita fitxaketak egiteko epea.
-
Guillermo Maripan, Levanteren aurkako partida batean. Argazkia: Efe.
Asier Garitano Alaveseko entrenatzaileak konfirmatu egin du Guillermo Maripan jokalaria Monako taldera joango dela. Maripanek kontratua zeukan arabarrekin ekainaren 2021 arte.
Atzelaria Monakorekin "osasun azterketak egiten ari dela" esan du Bergarako entrenatzaileak, Alavesek eta Espanyolek Ligan jokatuko duten partidaren atariko prentsaurrekoan.
Maripanen agurrarekin, Alavesek atzelari bat fitxatu behar du atzeko lerroa osatzeko irailaren2a baino lehen, egun horretan amaitzen baita fitxaketak egiteko epea.
Guillermo Maripanek 25 urte ditu eta 2017-2018 denboraldian iritsi zen Alavesera. Guztira, 48 partida jokatu ditu arabarrekin, eta bi gol egin ditu.
L’Equipe egunkari frantziarraren arabera, Monakok eta Alavesek jokalaria 18 milioi eurotan saltzea adostu zuten.