Alaves
DENBORALDI-AURREA
Alavesek uztailaren 8an ekingo dio denboraldi-aurreari
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Babazorroek Los Angeles de San Rafaelen (Segovia) egingo dute berriro egonaldia hilabete horretako azken astean.
-
Alaveseko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Alavesek uztailaren 8an hasiko du denboraldi-aurrea, eta, joan zen urtean egin legez, Los Angeles de San Rafaelen (Segovia) egonaldia egingo dute hilabete horren azken astean.
Gasteizko taldeak ezagutzera eman duenez, 2019/2020ko denboraldia hilabete barru hasiko dute Asier Garitano entrenatzaile berriaren aginduetara.
Hartara, Arabako hiriburuan bi aste entrenatzen eman ostean, Los Angeles de San Rafaelen lau egun igaroko dituzte uztailaren 24tik 27ra bitartean, eta bertan bi partida jokatuko dituzte.
Gasteiztarrek orain arte lau neurketa dituzte zehaztuta uda honetarako:
SD Leioa – Alaves, uztailaren 19an (Leioa).
Alaves – Fuenlabrada, uztailaren 25ean (Los Angeles de San Rafael).
Alaves – Albacete, uztailaren 27an (Los Angeles de San Rafael).
Alaves – Racing Santander, abuztuaren 3an (Guardia).
¿ ¿Ganas de que regrese @LaLiga? Aún quedan unos meses, pero ya podemos adelantaros las fechas de la pretemporada 19/20 ¿
— Deportivo Alavés (@Alaves) 2019(e)ko ekainaren 7(a)
¿ https://t.co/23RJRAmVMo#GoazenGlorioso ¿¿¿ pic.twitter.com/ZPMZItMhEL