Alaves
Ez du kontratua berritu
Abelardok ez du Alavesen jarraituko
eitb.eus
Arabako taldeko entrenatzaileak, klubak egin dion kontratua berritzeko eskaintzari ezezkoa eman dio. Asier Garitano da kirol-zuzendariak fitxatu nahi duen teknikaria datorren denboraldirako.
-
Abelardo Fernandez. Argazkia: EFE
Abelardo Fernandezek ez du jarraituko Alaves entrenatzen datorren denboraldian. Noticias de Alavak aurrera du albistea, eta Radio Vitoriak jakin duenez, Asier Garitano da Sergio Fernandez kirol-zuzendariak fitxatu nahi duen entrenatzailea datorren denboraldirako.
Alavesek kontratua berritzeko eskaintza egin zion teknikari asturiarrari, baina honek ezezkoa eman zion eskaintzari. Gauzak honela, bi aldeen arteko lortura hautsi egingo da 2018-2019 denboraldiaren amaieran.
2017ko abenduaren 1ean fitxatu zuen Abelardo, Alavesek. Gianni De Biassi ordezkatu zuen, eta aldi berean, italiarrak Luis Zubeldia ordezkatu zuen. Gijoneko entrenatzaileak oso egoera zailean hartu zuen taldea. Jaitsiera saihesteko borrokan zen Alaves, eta Abelardoren aginduetara, mailari eutsi zion gehiegi sufritu barik. Ondorioz, beste urtebetez berritu zuen kontratua. Denboraldi honetan, taldea Europako postuetan sartuta egon da ia urte guztian zehar. Orain, zortzigarren da sailkapenean eta Europarako postuetan sartzeko aukerak ditu.