Itxi

Alaves

Lesionatuak

Pina eta Agirregabiria, kolokan Vila-realen aurka jokatzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ximo Navarro ere min hartuta dago, baina ezingo du asteburuan jokatu, zigortuta baitago.

  • Tomas Pina.

    Tomas Pina. Argazkia: EFE

Tomas Pina eta Martin Agirregabiria Alavesko jokalariak gainerako taldekideengandik bereizita entrenatu dute astearte honetan, eta, hartara, zalantzan dago Vila-realen aurkako neurketan jarduteko moduan egongo ote diren.

Gasteizko taldeak zabaldutako oharraren arabera, Mantxako jokalariak "distentsioa dauka izterreko bizeps muskuluan". Pinaz gain, Ximo Navarro ere min hartuta dago, "gainkarga" baitauka ipurmasailean. Dena den, Mallorcako atzelaria ezingo da asteburuan aritu, zigortuta baitago bost txartel hori pilatzeagatik.

Aipatu bi jokalariak ez dira Abelardok lesionatuta dituen bakarrak, Martin Agirregabiria ere ez baitago guztiz sendatuta. Lan-saioaren zati bat taldekideekin batera egin badu ere, harrobiko gazteak min izaten jarraitzen du bere ezker hankako koadrizepsean.

Egoera horrela izaki, eta aipatu jokalariak ez balira sendatuko hurrengo jardunaldirako, Abelardo Fernandez entrenatzaileak Carlos Vigaray hautatu beharko luke eskuin hegalean aritzeko. Erdialdean, berriz, Wakasok edo Darko Brasanacek hartuko lukete Pinaren lekua.