Itxi

Alaves

Igandean, 20:45ean

Alavesek berriro irabazi nahi dio Real Madrili

Erredakzioa

Arabako taldeak, lehen itzulian Mendizorrotzan lortu zuen garaipena errepikatu nahi du, baina Santiago Bernabeun. Partida igandean jokatuko da, 20:45ean.

  • Manu Garcia. Argazkia: EFE

    Manu Garcia, lehn itzulian Real Madrili sartu zion gola ospatzen. Argazkia: EFE

Alavesek Real Madril izango du aurkari igande honetan, 20:45ean, Santiago Bernabeun. Arabako taldeak garaipena lortu zuen talde merengearen aurka lehen itzulian Mendizorrotzan, eta ezustekoa eman nahi du berriro.

Abelardo Fernandezek zuzentzen duen taldek ez du nahi aurkari gehiago gerturatzea Europako postuetarako borrokara, eta Bernabeun puntuak lortzen saiatuko dira. Martin Aguirregabiria eta Brasanac deialditik at geratu dira, baita astean zehar gaixorik ibili den Antonio Sivera atezaina, eta sendatze-prozesuan dagoen Rodrigo Ely.

Real Madrilek asteazkenean jokatuko du Bartzelonaren aurka Errege Kopako finalerdietako joaneko neurketa, eta aldaketak egin ditzake ohiko hamaikakoan, nahiz eta Solari entrenatzaileak esan duen, taldeak Alavesen aurkakoan soilik pentsatzen duela. Odriozolak hasieratik jokatzeko aukerak ditu Carvajalek atseden hartzeko, Modric hamaikakora itzuliko da, eta Bale ere hasierako hamaikakoan egongo da. Asensio ere jokatzeko prest izango du Real Madrileko teknikariak.


Ustezko hamaikakoak:

Real Madril: Courtois; Odriozola, Nacho, Sergio Ramos, Reguilón; Casemiro, Kroos, Modric; Vinicius, Benzema, Bale.

Alaves: Pacheco; Navarro, Laguardia, Maripán, Duarte; Pina, Manu García, Wakaso; Jony, Bastón, Calleri.

Epailea: Santiago Jaime Latre (Aragoiko batzordekoa).

Estadioa: Santiago Bernabéu.

Orduan: 20.45ean